XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristauak: Geiago dagokiguna zer ote dan ikusi ondoan, bera aukeratu bearr degu.

Morrointzara juateko, ta irabazian ibiltzeko, nagusia nolakoa dan, eta irabazlekuak ondo arrtuko ote duan ikusten ez dakitenak, txatxo ta zentzugabeak dira, ta ez dute zintzoak beñere orrelakorik egiten; nagusien bat aukeratu baño lenago nolakoa ote dan, eta zer soldata emango ote dien lenago ikusi egiten dute-ta.

Ori egin bearr da beti; bestela gaizki ibiltzen bai da.

Ez dira txoro batzuek besterik, nagusi on batekin egon ordez, nagusi eutsia ta etxe zurra aukeratzen dutenak.

Buru gabeak baizik ez du iñork orrelakorik egiten.

N. a. m..

oartu gaurko Ebanjelioko.

Bi nagusiak! Begira ta ikasi zein diran: alde batetik Jaungoikoa: ta bestetik berriz mundua; ez ordea nolanaiko mundua, baizik atsegin-lasaitasunez txuritutakoa ta ontz -urrez aberastutako mundua.

Jaungoiko gure Jauna utzirik, mundu-aldera joko al degu? Jaunaren ederrtasunari jaramonik egin gabe, ontz-urreak daukaten burrni-dirrdira aukeratuko ote degu? Oarrtu gero Jaungoikoa betikoa dala; ontz-urreak berriz igeskorrak.

Munduak lenengo aldietan bere morroiak palagatu arren, azkenekoan ostiko ederra damaie (ematen die).

¿Munduak eskeintzen dizkigun poz-atsegiñak billagarri ta naigarriak dirala? Bai noski! Baño uste gabean kenduko dizkizutela ta bilotsik bezela ezer-gabe utzi egingo zaituztela ez dezute beñere aztu bearr.

¡Munduak bai dakiela iruzurr-egiten (engañatzen)! Obe zaigu orain Jaunaren menpean iraun, gero inpernuan betirako erretzen egon baño.